‘STEAM’ hezkuntza indartu nahi da Euskadin

bilbo- Euskadi STEAM hezkun-tza indartzeko EU STEM Coalitionizeneko Europako proiektu batean murgilduta dago, bertoko estatuen eta eskualdeen artean jardunbide egokiak elkartrukatzen lagungarri izateko eta gisa honetako hezkun-tza-estrategiak ezartzeko jomugarekin. Izan ere, arlo honetan bokazioak eta lanbideak bultzatzeko gura dago. Aipatutako koalizioan, Hezkuntza Sailak eta Innobasquek Hegoaldeko Nodoa koordinatzeko ardura hartu dute. Espainia, Fran-tzia eta Grezia ere dira nodo horren parte beste askoren artean.

STEAM akronimoa ingelesezko Science, Techonology, Engineering, Arts eta Mathematics hitzek osa-tzen dute. Arlo hauetan gero eta behar handia dago teknologia-garapenaren erritmo biziaren ondorioz, eta profesionalei eska-tzen zaizkien gaitasunak eta trebetasunak ziztu bizian aldatzen ari dira. Hori ikusita, STEAM heziketako ekimen eta programak gara-tzea ohiko bihurtzen ari da hezkuntza maila guztietako ikasleen artean, lehen hezkuntzatik unibertsitateraino. Gauzak horrela, profil profesional horietan dagoen urritasuna gainditzeko asmoa dago, hezkuntzatik lan-merkaturako bidea hobetzeko beharra ahaztu gabe. Alabaina, ikuspegien artean sarritan alde handiak agertzen dira koalizioaren barruan. Hori dela eta, herrialde guztietako koordinazioa hobetzeko premia nabaritzen da, baita ikuspegi estrategikoagoak garatzekoa ere, batez ere, STEAM estrategiarik gabeko estatu edo eskualdeetan.

https://www.deia.eus/2019/08/15/sociedad/euskadi/steam-hezkuntza-indartu-nahi-da-euskadin