http://www.kode-eskola.eus/

Ordenagailuek gizakion bizitzan izango duten garrantzi handia kontuan harturik, oso inportantea da haur eta gaztetxoak txikitatik programatzen ikasten hastea, beren inguruko gailuak ulertu eta ondo erabiltzen ikasteko.

Gutxi barru, ez da nahikoa izango ordenagailuak modu pasiboan eta kontsumitzailean erabiltzen jakitea.

Ordenagailuak programatzen jakin beharko dugu inolaz ere eta, horregatik, zeharkako ikasgai bihurtua da dagoeneko programazioa herri askotako hezkuntza sistemetan (Finlandia, Norvegia, Kanada, Ingalaterra, AEB).

Ez da kontua ikasleak ezinbestez programatzaile bihurtzea; bai, ordea, programazioa objektu programagarriz inguraturik biziko direnen oinarrizko arauen ikaskuntza-iturritzat hartzea. Fenomeno geldiezina eta guztiz interesgarria sorrarazten ari dira hardwarea eta softwarea, gero eta irekiago, merkeago eta eskuragarriago ageri zaizkigun aldetik.